Epherrak badititzü bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat. (bis)
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade. (bis)
Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia ! atzamain nianez lili ejer hori.
Azkenian atzaman düt oi ! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori. (bis)
Mündian ez da nihur penaik gabe bizi.
Nik ere badit aski hoitan segurki.
Nik desiratzen nizun ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori. (bis)
Zure aitak zer lüke eni erraiteko ?
Ala enitzaio aski haren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako ?
Printzerik ez ahal da orai zuenganako ! (bis)
Eperra