Seirehun urte inguru, kosta aldean zen gertatu ;
itsas gizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu.
Enbat itzeelak Gaztelugatxen,
untzi edeer bat zuen hondatzen
euskaldunontzat barruan altxor haundiak ei zekartzan.
Igaz udako goiz batez, eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena, bihotza dardara eginez
Murgildu nintzen ur gardeneetan
arakatu ongi hare-haitzeetan
Han zegoen tintaturik goroldioak estalirik.
Indar guztioz bultzatzen altxor kutxa zabaldu nuen
azera egin ninduen uhin haundi bat altxatu zen :
“Inor ez zapaltzeko gogoa zapalduak ez izatekoa”
Hau da gure orguillua altxor guztien iturria.
Eta hau hola ez bazan sar nazatela kalabazan
Ipuin txit barregarriak kontatu nizkizuen plazan.