Goizuetan bada gizon bat
Deritzen zaio "trabuko"
Hitzak ederrak, bihotza faltso
Sekula etzaio faltako ;
Egin dituen diligentziak
Berari zaizko damuko.
Ongi ongi oroitu hadi
Zer egin huen Elaman ;
Difuntu horrek izatu balu
iarraikilerik Lesakan
Orain baino lehen egongo hintzan
Ni orain nagoen atakan.
Neure andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea ;
Hobe zukean ikusi ez balu
Bedabioko atea
Orain etzuen hark idukiko
Dadukan pesadunbrea.
Nere buruaz ez naiz oroitzen
Zeren ez naizen bakarra ;
Hazitzekoak hor uzten ditut
Bi serre ta hiru alaba ;
Jaun zerukoak adi dezala
Hoien amaren negarra.