Ixil ixilik argitutzen da,
Ixil ixilik mundua.
Ez da mendian, ezer entzuten,
Ez bada hontzen ulua.
Ixilik dago tantai gainean
Xori maite berritsua.
Lumatxo bigun harro artean
Gorderik bere burua.
Ixil ixilik arbol gainean
Ixilik dago kaskoan
Xori maiteak egiten baitu
Kabia ostoren erdian
Ixilik dago haitza gainean
Xori maite lumatxua
Hotzaren beldur hegal azpian
Barnian dauka bere papoa
Gero goiz zabal miragarria
Urrez apaintzen denian,
Otoitz eginik beti bezala,
Oheratzen garenian,
Gau ipartsuak estaltzen gaitu
Lañuzko maindire pean
Errabeko lolo goxoa
Egin dezagun bakean.
Ixil ixilik zorionean
Zaude xoria bezala
Kantu honetan entzuten baita
Zure boz fin eta eztia
Aita maitea zure aholkuz
Beterik hemen gaudela
Orain xoria gure kantuak
Zure ganat ekar ditzala