Ni itsas xoria banintz, iparreko izotz lurretarat
Joan nintaike hegaldaka bale itsu gizenen ondotik
Itsasoa harroa dago haizeak oro tzarrean
Eta gu ezin kontsola etxe goxoa gogoan harturik.
Zoin asto izan behar den ala guziz miserian bizi,
Ur-untzirat igaiteko, bale bakartiaren hiltzaile.
Sos poxika baten gatik zonbat arrixkurik ez den :
Ur-untzia uzkeilirik, buztan aserretuak leherturik.
Lana gustukoa zaio arrantzale-gai den gazteari
Bainan ikaretan dago bale basa hurbiltzen denean.
“Lot lanari ! Erna gaiten !” dio kapitaina jaunak.
Mariñela eri dago gorputz arimak errotik daldaran.
Borroka hasten denean, uhain zoroak jauzia gora,
Abereak zaurituta odol basa zurrutan dario,
Olgo hexur partea, sos gutirekin saritzat,
Moltsa arin itzultzen da gaztea Ziburuko tabernarat.