Baratzeko pikuak hiru txurten ditu, (2)
neska mutil zaliak (2) ankak arin ditu, (3)
Ankak arinak eta, burua arinago, (2)
dantzan hobeto daki, (2) arta jorran baino (3)
Arto jorrara noa lur berri berrira ! (2)
Belarra jorratu-ta, (2) artoa sasira ! (3)
Ama, nahi badezu mutilik erosi, (2)
eliza bazterretan, (2) txanponean zortzi. (3)
Onak baldin badira, ez dira garesti, (2)
gaizto baldin badira, (2) probatu ta utzi. (3)
Bukatzeko :
Ai le le, nik ere nahi nuke,
Ai le le, zuk nahi bazenuke (2 aldiz)