Ez dut bilatzen aberatsen
bidetarik ibiltzea !
Ez dut bilatzen handiekin
nik jokoetan hartzea !
Jende gehienak bezala sortua
aitamen lurrari Iotua !
Behardunekin bizitzea :
Hori da neure hautua !
Jende oro dira behardun
ukanik ere ontasun...
Bainan aberats guti jartzen
jende xehearen lagun !
Aberatsen eskua urrun heltzen,
zer nabi non nahbi tinkatzen...
Gure herriaren geroaz
dute tratu merke egiten !
Otsoak bordan otsoekin
gaixo bildotsak horiekin !
Bainan bordazainak non dira ?
ager ditela argira !
Euskal Herria Euskaldunendako :
Berek erran behar hau nolako !
Gaurko gidariek baitute
hori onartu beharko !