Adios izar ederra, adios izarra !
Zu zare aingerua munduan bakarra !
Aingeruekin (2) zaitut konparatzen,
Zenbat maite zaitudan
Ez duzu pentsatzen.
Adios, izar ederra, eta kariua,
Neure begietako lili arrarua !
Bihotzez zure (2) gorputzez banua.
Jarraikiren zautazut zur’amodiua.
Amodioa duzu arrosaren pare :
Usaina badu eta ondoan arantze ;
Ene maitia enainte egon
Zu gana jin gabe,
Hil behar banu ere hiru egun gabe !