Erradak irrintzina nundik heldu hizan
Hire oihu samina nun hartua dukan
Mendi kasko kaskotan ala erreketan ?
Erradak irrintzina nun sortua hizan.
Errepika : La la la....
Hik dituk betidanik bildu Euskaldunak
Harpe ta zelaietan zutik zagotzinak.
Hi zintzur bularretan bortuko artzainak
Baderamatzak bere gau eta egunak
Errepika : La la la....
Zer ote daukuk bada hik egun errango ?
Hire ehortz eguna ez dela biharko
Zimeldu den arbola baita berpiztuko
Xori guziek betan berriz kantatzeko
Errepika
Emak ba irrintzina beti hireari
Idekiz sail berri bat gogo guzieri
Erakuts bide ona bihotz kartsueri
Geroa segurtatuz Euskal Herriari
Errepika