Bazterretan ilhuna delarik hedatzen,
Etxeko supazterra denean argitzen,
Hantxe bere kantuer ottia da lotzen,
Soseguz dituela jendeak bethetzen
Oi kantazak, ottia, supazter xokoan !
Atsegin zerbait dautak emaiten gogoan
Asko dabiltzalarik ihesi kanpoan,
Etxeko seme hago sugaien ondoan !
Idiek deramate herrestan goldea,
Haziarentzat xuxen idekiz bidea,
Egun oroz han dute, han, adixdidea,
Ottia kantuz ari lurrean gordea
Hots, ottia, kantazak, ez dadila ixil,
Hitarik dugun ikas nola guhaur ibil
Ez gelditurik ere sor xokoer hurbil
Harat behar deneko gaiten guziak bil !