Ama begira zazu lehiotik plazara :
Ni bezalakorikan plazan bai ote da ?
La ra la la, la la ra la la la la ...
Begiak erne ditut bi zangoak arin.
Hoinbertze dohainekin ez nauke mutxirdin.
Mutikoen artean itzul inguruka,
Gizon geitzat baduket dozenan hameka.
Helduden primaderan arropa xuritan,
Ederra izanen naiz mahain sainduetan.
Haurra, ahal badaite, hala izan bedi :
Lehen gure aldi zen, orain zuen aldi.