Mendian gora burua galtzen dut maiz.
Herriko kaleetan sarritan galdu izan naiz.
Nork bereizi zituen kultura, lurra, sua eta ura ?
Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura ?
Aldapan gora, pausorik pauso.
Aldapan behera, auzorik auzo.
Gaztainondo ta pago eskultura arraro.
Kaleak edo mendiak, zer galtzen gaitu gehiago ?
Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka.
Ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.
Euskaldun peto peto bai baina ardi galduen pare.
Nahiago det ibili halare, norabiderik gabe.