Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana,
nigana, beldurrik gabe nigana.
Zuk jarriak daude bideak,
zuk jarriak ere ilusioak.
Behin eta berriz ari naiz
zutaz galdezka.
Amets…
Neu naiz neu bizitza,
itxaropena neure giltza.
Hala ere beti derrigorrez,
baina zutaz galdezka.
Ezin ahaztu nondik natorren,
ezin ukatu zer naizen.
Beharbada galtzailearen
urratsean nago beharbada…
Ilusioz josia asmoz betea,
odol gorria, bihotz zuria.
Ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean.
Amets…