Goiza batean esnatu nintzen
atalaiaren gainean.
Itsasoruntz begiratu nun
hantxe zegoen balea.
Oihu garrasiz hasi nintzen
sorbaldan hartuz trainera.
Balearuntz boga genuen
olatu uhinen gainean.
Atalaiaren gainean,
aupegia euriz bustia.
Goiz ilun hartan irten ginen
herri hartan ziren
gizonik indartsu eta
mutil gazterik trebeenak.
Amorru biziz bota genuen
sokaz loturik arpoia
gupidarik ez genuen izan
haren bizitza akatzean.
Kaian algaraka hasi ginen
gure saria ikustean.
bale kume bat agertu zen
eta erre zizkigun bihotzak.
Atalaiaren gainean,
aupegia euriz bustia.
Goiz ilun hartan irten ginen
herri hartan ziren
gizonik indartsu eta
mutil gazterik trebeenak.