Aitarik ez dut eta ama ere zahartu,
Norbaiten beharra ere etxean badugu.
Zuk hala plazer bazindu nahi zinduzkea
Ene desira zer den orai badakizu.
Neguaren ondotik jiten duzu uda,
Zertako egiten duzu horrenbesteko duda ?
Zer uste duzu ala haizu dela beti
Gortiaren egitea prima gaztiari ?