Aldapeko sagarraren adarraren puntan
Puntaren puntan,
Xoria dago kantari
Xiru-li-ruli, xiru-li-ruli,
Nork aditzen ote du kantu eder lion’ ?
Zubiburu zelaieko oihanaren zolan
Zolaren zolan,
Lili bat bada beilari
Xiru-li-ruli, xiru-li-ruli,
Nork bilduko ote du lili xaramant hori ?
Mende huntan jasan dutan bihotzeko pena
Penaren pena,
Nola behar dut ekarri
Xiru-li-ruli, xiru-li-ruli,
Zuk, maitea, har-azu ene pena hori