Oi ! maiz, ametsetarik izan dut gogoan
goxoki nindagola lehen ohakoan :
aita neri begira, ganbara xokoan,
eta, zu, hantxet irriz, ama, nere ondoan !
Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
baitoazi xoriak ohantze goxotik ;
berdin gan nintzen ama, ni, zure altzotik,
nehoiz urrundu gabe zure bihotzetik.
Aho batek eztiki diolarik : “Ama !”
hitz goxo bakar horrek mundu bat derama.
“Ama” baino hoberik zer ditake asma ?
Horren maitatzen beraz gaiten oro tema !
Maitatua sobera nintzelarik haurra
ez nakien nik zer zen amaren beharra
Bortu batean orai naiz bakar bakarra
amaz orroit orduko heldu zait, nigarra !