Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ama zer duzu nigarrez Amets Bat >>
  • Ama Euskal Herria

    (Anje Duhalde )

    Delikatua baitut egungo sujeta
    Hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta
    Gure arteko asko ele entzun eta
    Euskaldun agertzea ez baita josteta.

    Badakit askoz ere nukela hobea
    Nehori ez agertu ene dolorea
    Odolaren mintzoa eduki gordea
    Nahiko nuke bainan ezin dut ordea.

    Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
    Uzterat doalakotz betikotz munduan
    Bere seme alabek abandonatua
    Nork barka dezaguke gure bekatua.

    Bata dela eskuina bestea ezkerra
    Euskaldunen artean dugu herra
    Ahantziz Ama zure maitasun ederra
    Horra zure seme hok dautzugun eskerra.

    Baztertu dugulakotz zure maitasuna
    Desegin da betiko gure batasuna
    Gu baitan aditzen da guda oihartzuna
    Hau da zuri bizia ekendu dautzuna.

    Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
    Zure etxe nagusi jartzean arrotza
    Halere etzitzautzun gelditu bihotza
    Etxekoen eskutik duzu heriotza.

    Zure lekua hartu duen andereak
    Gurekin behar ditu pairatu bereak
    Amaizunarendako ez daizke hobeak
    Ama ukatu duten haur dohakabea.

    Baitakite seme hok noizpait orroitzea
    Ama zuganik izan dugula sortzea
    Guhaurek bilaturik zure ehortzea
    Jasan beharra dugu gaztigu dorpea.

    Hilobi huntan noizbait norbait badabila
    Zure izaitearen herrestoen bila
    Lurpetik entzunen du deiadar bipila
    Hemen nago ama bat bere haurrek hila !

    • Euskal Herria
    • hitzak : Anje Duhalde
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Anje Duhalde
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP