Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Alzateko Jaun Ama (Amen bestako) >>
  • Ama (Oxobi)

    1
    Maitatua sobera, nintzelarik haurra,
    Ez nakien nik zer zen amaren beharra ;
    Bortu batean orai naiz bakar bakarra,
    Aman orhoit orduko heldu zaut nigarra
    2
    Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
    Baitoazi xoriak ohantze gozotik ;
    Halaber joan ninduzun amaren altzotik.
    Ahantzia bainute herrian engoitik
    3
    Bainan ama gaixoak ez nu ez ahantzi,
    Maiz daut Eskual-Herritik igortzen goraintzi ;
    Hautsi nion bihotza nuenean utzi,
    Neretzat baizik ez da halere han bizi.
    4
    Nik ere bero daukat bihotzean garra
    Jinkoak piztu zauntan eskualdun pindarra,
    Ama baitut oraino minetan indarra,
    Ama, gau ilhunean argidun izarra !
    5
    Ene bortu gainetan baniz enheatzen,
    Gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen,
    Lure begi garbiez, ama, naiz orhoitzen
    Eta lanari gero kuraiekin lotzen
    6
    Oi ! main ametsetarik izan dut gognan
    Goxoki nindagola lehen ohakoan
    Aingeruer begira, ganbara xokoan,
    Eta, zu, hantxet irriz ama ner’ondoan
    7
    Frangotan huts ohiez orhoitzen ere niz...
    Ama ! Gazte denbora berriz haste balitz ?
    Nigar eginarazi dautzut anhitz aldiz,
    Nigarrak niri zauzkit jauzten orai borthitz.
    8
    Aspaldi du naizela sor-etxetik joana.
    Hamargarren urthea hurbil iragana ;
    Noiz othe naiz hemendik jinen zure gana,
    Ama, saristatzera zor dautzutan lana !
    9
    Untziak noiz nu berriz horrat eremanen ?
    Etxerako bidexka noiz dut nik iganen,
    Eta zutarik, ama, musu bat ukanen ?
    Oi ! ba, laster dautazu agian emanen !
    10
    Aho batek eztiki diolarik : Ama
    Hitz goxo bakar horrek mundu bat derama.
    Ama baino hoberik zer ditake asma ?
    Horren maitatzen beraz gaiten oro thema !

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP