Eskual Herri eder batetaz egin izan dut ametsa,
ez dela nehoiz bururatuko, nehork ez dezala pentsa.
Zer zoriona Euskaldun seme bakotxak sendi baleza,
gau ezti batez ametsak neri, utzi dautan esperantza.
Ametsak zuen beribilean, joan nintzan bidez bide.
Herri seinale erdarazkoak norbaitek zituen gorde.
Euskara batu garbi eder bat, zagon erdararen orde.
Lehen aldikotz ikusi nuen, bidea neure haurride.
Arraboteak beteak ziren, gaztez eta pilotariz.
Ostatuetan entzun zitaiken, kantu xaramela ainitz.
Lehengo etxe xahar ederrak, zagotzin elgarri irriz,
ikurriñaren pare zirela, gorri berde eta xuriz.
Laborariak ikusten ziren, pentze eta alorretan,
langileak ere goizetik arrats zirela lantegietan.
Denak gogotik zauden lanean, xede bera bihotzetan :
indar handi bat egin dezagun, herria azkartzekotan.
Gure Herriak orai artean, zonbat odol du ixuri
horrela luzaz bizi laiteken, eni etzeraut iduri.
Gaurko amets hau agertzen bada Herriaren salbagarri
Euskal Herriko seme-alabak, egin zaizte ameslari. 2