Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Andre Madalen Apexa Eta Lorea >>
  • Anttoni, Anttoni

    - Anttoni ! Anttoni ! Ate ondoan nago ni...
    - Ai, Anton ! Ai, Anton ! Ate ondoan, hor konpon !

    - Hormaxoriak, negu gorrian, ez du atsegin elurra :
    zerua goibel, kabia hotza, ta janari gabe lurra !
    Ai maite, nere bihotzak duen zure hotzaren beldurra !
    Bientzat kafi bat berotzeko bilduko nuke egurra.

    - Aiñarak ez du behin egindako kafirik iñoiz aldatzen :
    Urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen.
    Baina zu Anton, ainara txarra, zerentzat zaitut billatzen :
    jai bakoitzean neska berria ikusten zaitut maitatzen.

    - Aiñarak ere bere kabia galduta badu ikusten
    biderik gabe, harat ta hunat, kafitik du aldegiten.
    Egarri dagon nire bihotza zuk eman ezik edaten ;
    berriro ere ibiliko da gogorik gabe nunbaiten.

    - Zure bihotza egarri dela erran didazu bertsotan,
    nehonek ere ikasia dut arrazoi duzula hortan.
    Zu beti zabiltz edari bila, ikusi zaitut askotan,
    bainan, neurriz gain, egarri hori itotzen duzu ardotan.

    - Anttoni ! Anttoni ! Zahagi zale ez naiz ni !
    - Ai Anton ! Ai Anton ! Haize freskoari gabon !

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP