Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Anttoni, Anttoni Arbola Gainean >>
  • Apexa Eta Lorea

    (Elissamburu )

    Neguaz primadera zenean jabetu,
    Sasi baten hegian apexa zen sortu ;
    Leku berean baitzen lorea gertatu,
    Gaixoek elgar zuten bihotzez maitatu !

    Iguzkiak ihintza pizten duenean,
    Apexa doa beti hegalez airean ;
    Nahi luke loreak segitu bidean,
    Girtoinak zertako du gelditzen lurrean ?

    L. - “Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
    Ondikotz ! iguzkiak goizean urratzen !
    Zertako haiz hi beti nitarik urruntzen ?
    Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen.”

    A. - “Zertako negar egin, o lili maitea ?
    Egunaz iguzkia dun nerea jabea ;
    Goizetik lorez lore dinat nik bidea ;
    Iguzkia sartzean beti naun hirea ...”

    L. - “Goiz guziez adio, arratsean agur,
    Egunak luze dituk, gauak aldiz labur ;
    Nere nigarrez otoi ez hadila samur,
    Zeren hire galtzeaz beti nauk ni beldur.

    Iguzkiak goiz batez zenean agertu,
    Lorearen besoak zituen urratu ;
    Bi maitek zutenean elgar besarkatu,
    Apexak haizeari hegalak hedatu.

    “Haize bihotz gabea zertako herritik
    Ereman duk apexa mendien gainetik ?
    Zertako duk urrundu maitearen ganik ?
    Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik.”

    “Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi ;
    Utziz bozkarioa, doluan sar hadi :
    Zertako haiz fidatu haize gaixtoari ?
    Lorearen gainera lurra duk itzuli !...

    A. - “Maitea, kausitzen hut lurrez estalia !
    Jainkoak bere ganat deitu hau, lilia !
    Hi lurreko hindudan sosegu guzia ;
    Hil haiz !.. Orai neretzat deus ez dun bizia...”

    Oraino iguzkia zoan inguruan
    Apexa zenean hil bere sor lekuan...
    Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
    Agian Lorea du kausitu zeruan !

    • hitzak : Elissamburu
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Elissamburu
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP