Ardi saldoa erdi galdua mendi xokoan bakarti
Ez dut jaberik ez dut biderik lagunen gandik urruti
Egun batean laño artean urrutarazi etxetik
Geroztik nun nahi nunbait bizi nahi eta zakurrak atzetik (2)
Ohe hotzean oihan beltzean ez eguzki ta ez argi
Zakur goseak begi luzeak gure odolen egarri
Eguzki bila beti nabila nahiz eta egon gordea
ohe arrotza ai zoin den hotza ziran zu bakardadean. (2)
Etzaitut maite urrundu zaite zendako jarraitzen nauzu
Bakardadea bihotz gabea zuk ito behar hal nauzu
Amets urdinak nekez eginak akerrak jaten dituzte
Gauaz nabila argian bila ilargia dut emazte. (bis)
Guzia kendu izena zikindu gero zakurrak biraldu
Gure etsaia zein den alaia buruko minik ez balu
Gezurra merke eta horren truke poderea ta dirua
Guri egurra azpian lurra eta gainean zerua. (bis)
Egin tratuak zina paktuak zendako egon beldurrez
Zakuak bete estali arte zuek urrez ta gu lurrez
Nahiz merke saldu eta zabaldu oraindik bizi gara gu
Kendu sasiak hautsi hesiak Herrian bizi nahi dugu. (2)