Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Atalaia Arratsalde honetan >>
  • Askatasun semeei

    (Benito Lertxundi )

    Herri neketsu hontan polborazko lohitara
    euskal semeak boteaz, trintxeretako nekeaz
    gure barne muinak hezituaz, ukatzen zaigun izatearen
    funtsa lurrean errotuaz mendez mende bagoaz.

    Gure begi legorretan askatasun egarriz
    nahigabea haunditzen, etsipenaren aurreko
    itsumenean, izar gidaririk ez.

    Ez dator gugana jaikosa Mariren
    urrezko ileen dizdirarik, ez eta erreka garbietan
    lamiek kantatutako doinu liluragarririk.

    Ez oten inoiz beren urrezko orrazeaz
    sasi nahasi hau orraztera jetsiko ?
    Ez oten gaitu Sugaar zerutarraren sumindurak
    bere seme Jaun Zuriaren ikuituaz txertatuko ?

    Hor dire nunbait maite, gure errege-alaben
    setazko jantzi zuriak hor nunbair, izan ere
    oraindikan usaindu gabeko lore freskoak,
    askatasunaren semeen parabisuan.

    Amodiozko kontuak zilegi izango zaizkigunean,
    Euskal Herriko haurrak berriro ere euskal ipuin xarmantez lotaratuko
    direnean, gure arteko begirada lanaikorrak
    egingo direnean, gure izatearen ardatza sendoaren bueltan
    garaipenezko kantuak entzungo direnean...

    Orduan bai maite, gure lurreko belar gozoa
    zure eta nere soinean lizun bilakatuaz, amodiozko mozkorrean
    murgilduta, zorabiozko jirabiretan, haragi dardartien atsedenean,
    askatasunaren semeei dei eginaz... gure munduaren hastapena
    hantxen osatuko dut zure sabelean

    • doinua : Benito Lertxundi
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  Benito Lertxundi
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP