Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
Zerura begira >>
  • Aukera berriak

    (En Tol Sarmiento Iñigo Etxezarreta Iñigo Etxezarreta )

    Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak
    errepide zuzen honetan,
    marraztutako bidetik isiltasuna
    haizearen norabidean.

    Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
    eta bertan dauden koloreak.
    Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,
    dira aukera berriak,
    aukera berriak.

    Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira
    euren bila goazenean.
    Ausardiaren hegoak astinduz hegan,
    haizeak laztantzen nau orain.

    Aldetara begira sentituz ingurua
    eta bertan dauden koloreak.
    Nire bidegurutzeak dira aukera berriak,
    dira aukera berriak,
    aukera berriak.

    Margotuko ditugu kolore berriak,
    orri zuri batetik ipuin ederrenak.
    Irekiko ditugu batera ateak,
    oihartzunak ekarri ditzala erantzunak…
    eta aukera berriak.

    • interp : En Tol Sarmiento
    • hitzak : Iñigo Etxezarreta
    • doinua : Iñigo Etxezarreta
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Iñigo Etxezarreta
    • doinua :  Iñigo Etxezarreta
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP