Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Egun Da Santimamina (Aresti) EH Sukarra >>
  • Egunsenti Hura

    Zango-azpiak larrutuak ta gorputzak ezinduak
    beilariek joko dute Askatasunaren Lurra !
    Itsasoan hondaturik galdutako mariñelak,
    fortunazko ontzietan sartuko dira kaiara !
    Nahigabearen zerga ordaindu duten anaiak,
    zorionaren tabernan berak mozkortuko dira !
    Indar guziz dardaraka ematzarraren gorputzak
    len aldikotz gozatuko maitasunaren ikara ¡

    Egunsenti hura
    Laster altxa dadila lur gainera

    Gure egun, astek kolore galduak jauntzi eta
    biziko urratsek betiko uda ezagutuko !
    Malkoz hazitako gure izaitearen loreak
    bere usain gozoa du bazterretan zabalduko
    Laborari ezinduen esku gogor higatuek,
    ereindako haziaren fruitua berek bilduko
    Langileek alkartuta, lan tresnetaz jabetuak,
    lantegien hotsa dute kantu bilakaraziko !

    Gurutzearen bidean landatutako hobiek,
    ondokoentzat baitute bide ona urratuko !
    Etxera itzuli eta desterruan diran haiek,
    gure esku alkartuez dugu ikurriña josiko !
    Urrutira entzuten da goiz-ainhararen kantua... Goiz-argiko lehen suak gorritzen mendiartzea...
    Itsaso barnetik sortzen ur-oldeen haserrea... Uzkailtzeko zorian da zapaltzaileen ontzia !

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP