Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Nire gorputza da Haize Hegoa >>
  • Habanera

    Berriro itzuliko balitz iragan denbor’ arrotza,
    berdin kontsumi nezake bainilla gozo artean.
    Itsaso urrun batetan, irudimena galdurik,
    udaberriko euritan larrosak pizten ikusiz.
    _ 
    Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan,
    pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan,
    neskatxen puntilla finak udako arratsaldetan,
    errosario santua neguko gela hotzetan.
    _ 
    Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustua,
    desiozko hotzikaran, etsipenaren tamalez.
    Gauak zelatan dakusa konzientzia bilutsik,
    badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez.
    _ 
    Jaio ginen, bizi geera, ez dugu ezer eskatzen,
    itsas-ontzia astiiro, kaiatik ari da urruntzen
    Antillak zintzilik daude argazkien paretetan,
    karta bat idatziko dut, norbaitek erantzun dezan.
    _ 
    Tabako, rom ta kanelaz sukartutako ametsetan,
    algarak entzuten ziren Habanako putetxetan.
    Habanikodun mulata gauari haize egiten,
    musiken aide nagiek odola erretzen zuten
    _ 
    Jaio ginen, bizi geera, ez dugu ezer eskatzen,
    itsas-ontzia astiiro, kaiatik ari da urruntzen
    Antillak zintzilik daude argazkien paretetan,
    karta bat idatziko dut, norbaitek erantzun dezan.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP