Dama gazte xarmant bat jiten zaut bixtara
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra
Ama batek hazteko, hori zerbait bada ;
Gure salbatzaileak kontserba dezala la la...
"Gau on gizon gaztea konpainiarekin
Gostu du egoitiak ixtant bat zurekin
Badakizu mintzatzen errespeturekin
Jainkoak har zitzala hil ondoan berekin"
"Ene maite pollita non ote den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri ?
Aspaldi ikustera joan nahia beti
Errozu ene partez milaka goraintzi"
"Ez zinukeia hobe zuhaurrek joaitea
Nitaz igorri gabe komisionera ?
Samurturen ote den ez zaitela fida
Zato enekin eta biak joanen gira"
"Jin ere banindaite zurekin gogotik
Ez banu bihotzian deus errangurarik ;
Kanbiatua dela norbaitek erranik,
Hortako ez naiz joaiten deus ez dut bertzerik"
"Zato enekin eta errozu berari
Leheneko hitzetan dagoenez beti
Disimulatzen badu, utzazu laburki,
Ni hemen izanen naiz zure zerbitzari"