Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Bizakia Maite Bexamela eta pasetla >>
  • Bide luzea Ternuarat

    (Tadusak )

    Kontxatik doa untzia,
    han konpainia guzia.
    Ternuarat badoazi
    zerbait nahiz irabazi.

    Bide luze Ternuarat,
    itsasoa zabal harat.
    Zubirik ez pasatzeko
    marinelen salbatzeko.

    Itsasoaren gainean
    untzitzar baten menean.
    Marinelak arriskuan
    herioaren eskuan.

    Haize largoz badoazi
    zabalerat irabazi.
    Itsasoan barna urrun,
    begiz ezin ikus Larrun.

    Han jotzen ditu kontristak,
    bendebal haize tenpestak.
    Denbora gaiztoa sartzen
    gabitau biak erortzen.

    Zeru guzia isuri,
    babazuza eta uri.
    Marinelak trenpatuak,
    hotz handiak jelatuak.

    Bela guziak harturik,
    belatxoa anekaturik.
    Untzia badoa segiz
    itsasoa handiegiz.

    Gau beltzean ilunbean
    untzia tormentapean.
    Aparailua desegin,
    ilunez deus ezin egin.

    Elementak badarontsa,
    itsasoak abarrotsa.
    Haize tenpesta uxia da
    itsasoan maskarada.

    Marinelak harrituak
    tronpen jotzen unatuak.
    Gabetu indar guziez
    etsitu bere biziez.

    Furakanaren furia
    ifernuko iduria.
    Satan beltzak darabila
    untzien galtzen dabila.

    Uhainek untzia joka,
    gora behera saltoka.
    Eta branka pulunpaka,
    kostaduba arrolaka.

    Uhin baten bizkarrean
    bi uhinen hondarrean.
    Tirabira darabila,
    untziak agertzen gila.

    Bere mastak galdu ditu,
    untzia motz da gelditu.
    Itsasoak hautsi lema,
    trebes galtzerat darama.

    Uhin hautsiak gainetik
    iragaten trebesetik.
    Marinelak erorika
    untzi askan igerika.

    Gaineko zubia hautsi,
    ura tilaperat jautsi.
    Tilapean ura gora,
    untzia doa hondora.

    Marinelak biluziak,
    luzatu nahiz biziak.
    Uhinpean igerika
    untzi puskei atxikika.

    Marinelaren ventura,
    itsasoan sepultura.
    Sekulako bere fina,
    etxerako berriz mina

    • doinua : Tadusak
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  Tadusak
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP