Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Borda zaharrean Bide luzea Ternuarat >>
  • Bizakia Maite

    (Benito Lertxundi )

    Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan,
    soineko xuriz jantzia,
    buruan orlegi, bihotzean sua.

    Ene gogoaren ertzatik pasatzen,
    zure usain gozoa, lana,
    amodioa, itsasoa, ene baitan sartzen.

    Atzo goizean entzun nuen
    zure berbaren oihartzuna,
    zure kantaren fereka, bihotzean kilika.
    Eta ohiartzunaren haunditasunean
    murgilduz joan nintzen jausika, hegaka.

    Bart arratsean, arbasoen baratzaren ondoan,
    bertsotan eta dantzan lotu zinen alai.
    Piper eta gatza, sabel emankor.

    Olerkari penatuaren gozo eta mina,
    amodio eta kanta zure berba leun.
    Zure gatzaren bizia, zure burdinaren goria
    dira gaur neretzat aterbe.

    Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zindudan.
    Soineko xuriz jantzia,
    buruan orlegi, bihotzean sua,
    lirain, sendo, eder.

    • doinua : Benito Lertxundi
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  Benito Lertxundi
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP