Iragan egün batez egin dügü irri ;
Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri :
Parisetik jin zaikü bidajez Phetiri,
Urthe bakotx fortüna eginik üdüri.
Agur, eta zertan hiz, Phetiri gaizua ?
Ene haur-denborako khantüko aizua
Iragan dük ordünko denbora gozua,
Eta hi aberastü, ezpehiz zozua !
Parisetik horra nük zien ikhustera,
Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra,
Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera,
Txapela ezarri diat bürütik behera.
Txapela badük bena arhin barnekua :
Nun ützi dük boneta Uxkal-herrikua ?
Txapel horrek eztereik edertzen kaskua :
Basta ederra gatik, asto dük astua.
Eztiat ez axolik laiduen batere !
Han ezagützen diat hanixko andere
Itxürari so-ginez aberats bai ere
Ezkuntüren ahal nük, ez erran deus ere.
Arren, badük ideia hola ezkuntzeko ?
Lagün franko badükek hortan segitzeko.
Ofizio bat balitz Parisen hartzeko,
Aberats izan gabe, auher bizitzeko
Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen ;
Lan anplexagorik dük hirian agitzen.
Ene alde hasi nük Parisen bizitzen :
Arrüaren xokhuan oskien argitzen...
Ofizio ederra oski-argizale :
Har ezak emaztia ziraje-saltzaie.
Haurrak jinen zaitzie gose-bazkazale :
Utziren dük Parise ahal bezaiñ zalhe.
Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,
Ene sor-lekhü maite Uxkal-herrikuan.
Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan,
Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.