Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Egun motela Bizakia Maite >>
  • Borda zaharrean

    (Erramun Martikorena )

    Euskal Herriko xoko batean
    Nafarroaren ipar aldean
    mendi gailur bi bistan direla
    eskuin Baigura ezker Iparla.
    Bien erdian ni ametsetan
    bihotz minean esku hutsetan
    gorantz begira,
    joan ezin nintekeen mendira
    kate tristeok laburrak dira.

    Inoiz irten naiz etxetik gora
    oihan zokotik mendi kaskora.
    Goizean goizik etxera sartu
    nehor ez dadin nitaz ohartu.
    Egun, euriak harrapatzean
    sartu naiz ardi borda batean
    argi begiak,
    ikatzez margoturik hizkiak
    gerla garaiko iheslariak.

    Euskal izenak dagoz lerroan
    haien urratsak ditut gogoan.
    Beren lurretik doaz ihesi
    itzulerakoik ez dut ikusi.
    Urteen karga hor daramate
    Euskal Herria zer den diote.
    Bihotz dardara...
    Ni ere berdin nator bordara,
    zu kondairaren gordailu zara.

    Egur zaharreko lanai begira
    galdezka nago : non ote dira ?
    Hainbat iragan zure barnetik
    orain ni ere bide beretik.
    Borda zahar zure baitan dabila
    abertzale on oihu ixila.
    Zaude lekuko.
    Egiaz joka nahi dugulako
    gure burruka ez da galduko.

    Zu hor zutitu zintuztenetik
    zenbat hil dira herriagatik ?
    Ikusi duzu hainbat gudari
    odol isurtzen bere lurrari.
    Abertzaleak ez du etsiko
    etsaien esku ez du utziko.
    Zu ez erori.
    Ireki zugan heldu denari
    lehengo liburu zahar bat iduri.

    Euskal sustraien arnas bizia
    zutan badago zer ikasia.
    Barkatu gure eskerrik eza
    jarrai eskaintzen zure babesa.
    Gure lurrean oinperatuak
    bakardadera kondenatuak,
    gu eta euskera
    zure barnean bilduko gera
    zazpi lurralde denok batera.

    • doinua : Erramun Martikorena
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  Erramun Martikorena
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP