Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Boneta Eta Txapela. Cantares >>
  • Bortian Ahüzki

    Bortian Ahüzki, hur hunak osoki.
    Neskatila eijerrak han dira ageri ;
    Hirur badirade, oi bena xarmantik,
    Baxe-Nabar orotan eztie parerik.

    Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
    Nuntik jin izan zira bortü gain huntara ?
    - Garaziko aldetik desir nin bezala
    Ahüzkik’üthürrila hur fresken hartzera.

    - Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,
    Mündia argitzen dizü üngürü üngürü ;
    Ni ere zur’onduan hala nabilazü,
    Eia maite naizünez, othoi, erradazü.

    - Maithatü züntüdala, badizü aspaldi,
    Ezpenereizün erran oraino zihauri :
    Bihotzian edüki phena handireki,
    Zihauri erreitera, oi ezin atrebi.

    Beltxaren preziusa, oi pare gabia,
    Mündü orok diozü zirela enia ;
    Mündiak jakin eta, ni jakin gabia,
    Ontsa egiten düzü disimülatzia.

    Disimüla ezazü ahalaz lüzazki,
    Bai eta segretia etchek zihaureki,
    Maite ükhonen zütüt hargati nik bethi,
    Gero izanen gira biak algarreki.

    Ahüzkiko artzaiñak artzaiñ famatiak
    Ardiak ilher eta plazala dantzara,
    Neskatila gaixuak berthütez ataka,
    Eta gero gibeleti trüfa eta nausa.

    Phetiri Etxeberri, ai, zer oilarra hi,
    Hel eta berhala jauzten pulardari,
    Barkoxen düzie arauz muda hori,
    Garazin eztiagü etxit lege hori.

    Lexare gibeleta, oi. Alzürüküko,
    Hanko bereko nausi hautüzkuentako,
    Ahartzatzak badütie artzañen doneko
    Ardiak etzietzü antzü baratüko.

    Adio Ahüzki eta Nabolegi,
    Dolü egiten deiziet Lakharsorhoreki,
    Goraintzi erran izozie Ziprian Phinori,
    Milesker derogüla Karen karesari.

    • Agur Xiberoa
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP