Demokraziaren izenean
Mintzo bazizte buruzagiak
Eskiekin ez tapa belarriak
eta zabal ezazatzie begiak !
Aise da ederraren egitea
Irratietan edo telebistan.
Ehria xutik ere mintzatzea,
egiazko gezurren hedatzea.
Hitz eman eta berriz hitz eman.
Segur azkar dira alegian.
Gure bozak, behar baluzte atxeman
Denen atxikitzeko beren azpian.
Demokraziaren izenean
Mintzo bazizte buruzagiak
eskuekin ez tapa belarriak
eta zabal ezazatzie begiak !
Betiko erregeak ditugu ikusten
Ostikoko gutartekoen apaltzen
Lagun batzuk hasiak dira hortaz ohartzen
Eta beren bozen entzunarazten
Jendeak jendea balio dia ?
Bortxatzen gaituzte dudatzera
Famili baten desegitea
Da gaitzeko "intelejentzia" !
Demokraziaren izenean
Mintzo bazizte buruzagiak
eskuekin ez tapa belarriak
eta zabal ezazatzie begiak !
Zer kuraia behar den haur bati lortzeko !
Amaren besoetarik urrun emateko
Hola ariz dauzkute oroitaraziko
Boten "klaskak" guren lotsazteko
Ahohan dituz nakezko eleak
Sekula entzun ez ditugunak
Euskadin alaiki bizitzeko gostua
handiaraz ezazu Jaun Apezpikua !!