Ene maitia, barda nun zinen
Nik bortañua joitian ?
Buruian ere min nuien eta
Dudarik gabe ohian. (2)
Bard’arratsian, ametsetarik
Boz bat entzun dut xarmantik,
Eztitasunez bethia beitzen,
Haren parerik ez beitzen. (2)
Eztitasuna gauza ederra,
Nork nezake ni kondena,
Gauaz loale, egunaz ere,
Errepausurik batere. (2)
Xarmagarria, lo ziradia,
Eztitasunez bethia ?
Lo bazirade iratzar zite,
Etziradia loz ase ? (2)
Arboletan den ederrena da
Oihan beltzian pagoa ;
Hitzak ederrak ditutzu bainan
Bertzetan duzu gogoa. (2)
Nik zure ganik despegitzia
Iduritzen zaut hiltzia ;
Hiltzen ez baniz bihurtuko niz,
Indaitzu bi pott, maitia... (2)