Begiztatua nuen aspaldi mendian
mizpirondo zuzen bat sasien erdian.
Handitzerat utzi dut eta harekila
aurten egin dut nere
eskualdun makila.
Askotan ikusi ditut ibilki herrian
aintzindari erneak ezpata gerrian.
Bekaiztia nigandik urrun joan dadila
zeren eta baitut nik...
eskualdun makila.
Bi erronden gainean joaten ez ikasi,
burdinbidetan, aldin, sabela nahasi.
Bainan non dut karrosa ?
Non dut erebila ?
Oinez beti banoa...
eskualdun makila.