Garaipenik eta galtzekorik gabe,
esperantzara kondenatua.
Noiztik da negarrik eitten ez dudala,
iparra erakusten det behatzaz.
halako ergelkeria ispiluen museoa
edo bestelako desesperazioekin.
Ze bost inporta, zeru infernuek
dena da zernahi gosea det orain.
Garaipenik eta galtzekorik gabe,
esperantzara kondenatua.
Esku ta begiz kanpoko bakardadea,
existitzen ez den herio bateko morroi.
Txakur bat bezala arnas estuka,
gustura nengoen hantxe ta eder.
Ta ez det sinisten, ta ez det sinisten,
ez det sinisten,…
Garaipenik eta galtzekorik gabe,
esperantzara kondenatua.