Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Euskal pizkundea Euskal R&R >>
  • Euskal herri nerea

    (Xabier Lete )

    Euskal Herri nerea ezin zaitut maite,
    baina nun biziko naiz zugandik aparte.
    Anaien aurpegian begirada hotza,
    bihotz berotasuna izaten da motza.

    Arratsaldeak beti dakarren tristura,
    neretzat izaten da bakardade hura.
    Argitu nahirik begiak, balio al du gure egiak ?
    Bide bat aukeratzean, gelditu nahi nuke nere lurrean.

    Euskal Herri nerea ezin zaitut maite
    baina nun biziko naiz zugandik aparte.

    Ezin erabakirik esandako hitzak,
    pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak.
    Neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak.
    Erreka zabal garbia zugan egon bedi gure argia.

    Euskal Herri nerea behar zaitut maite,
    nun biziko nintzake zugandik aparte.
    Anaien aurpegian begirada hotza,
    bihotz berotasuna izaten da motza.

    Urruti joan ezkero berriz etortzean
    nolako zulo beltza nere bihotzean.
    Egin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera.
    Tristea etxerik eza, lurrak emango dit bere babesa.

    • interp : Xabier Lete
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP