Gau luzea gau latza gau izar gabea,
nekez gendun ikusi haren azkentzea.
Gauerdian hil zaigu amona gurea,
esku gogortuetan dauka gurutzea.
Gure sukalde zaharra etxe pizgarria,
bart lagunarte goxo gaur bakar gorria,
lehen epela jario orain hotz larria.
Amonarekin batez dezu utzi bizia.
Amonaren aulkia hago sutondoan.
Haren ipuinik al dek hik jaso gogoan ?
Hik ez ? Laratzak ? Ezta... Ez uste gozoan
geunden ta gure poza betiko da joan.
Orduan belaunikatu nintzen hauts gainera.
Hark gordetako sua zu ere hil ote zera ?
Hautsa pitinka urratu nuan, beldur bera.
Sua bizirik dago galduak ez gera.
Geroztik ari nauzu hauts zaharrak astintzen.
Aiton-amon guztien ipuinak jasotzen.
Herriaren pitxiak magalean biltzen,
ez baita hil gure herria zutitu gaitezen.
Hil ez da eta ezta hilko guk ez badugu nahi.
Bizi irrikaz zegoen gure maitasun zai.
Haren susper beharrez goazen nora nahi.
Pizkor urra ditzagun malkar eta zelai.
Egizute nerekinaberri-bidea.
Bildu dezagun nun nahi asaben lorea.
Ta gaur danik goritu gure sukaldea.
Ni nor naizen ? Asmatu ! Euskal pizkundea !