Eskualduna naiz eta Euskadi dut maite.
Hor’gatik kartzelara eremanen naute.
Makilez jo nautenak elizan bai dirade,
Nere oinaze minen eskaintzen ba ote ?
Tiroz hilen naute, errana bai daukate,
Eta gauean lurrez estaliko naute.
Kartzela leihotik izar bat da ageri,
Hura biziko deno, Euskadi da biziko.
Basauri espetxean zilo bat da ageri,
Handik atera dira hamar bat gudari.