Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ezagutzen Dut Gizon Bat (Txanpon baten truke) Ez Dut Bilatzen >>
  • Ez Bedi Galdu Euskera

    (H : Iparragirre - M : G. Mendibil )

    Gure euskera eder maitea
    Galtzen gaur degu ikusten,
    Euskaldun onak arritzeko da
    Nola ez diran lotsatzen !
    Larramendirik, Astarloarik
    Ez da gehiago aipatzen ...
    Ez da utsegin haundiagorik
    Ondo badegu pentsatzen.

    Galdu dirade ohitura onak,
    Galdua degu Euskera...
    Hola bagaude, ehun urte barru
    Galdu da gure izena !
    Erro, Aizkibel ziran bezela
    Erakusterik gaur ez da,
    Gure euskera... ai ! galtzen bada
    Gu ... euskaldunak ez gera !

    Nola isildu eta barkatu ?
    Etorkizunen Kondairak
    Arrazoiakin esango digu :
    “Nun dira zuen ohiturak ?”
    Damu dute bai ... gaur euskaldunak
    Lotsa pixka bat dutenak,
    Aspaldi esan duten bezela
    Gizonik jakintsuenak.

    Dala Parisen eta Londresen
    Jakintsu asko badira ;
    Euskerazko / liburu zaharren
    Ondoren ibiltzen dira...
    Hor da Luziano, printzipe ernaia
    Orain guretar deguna,
    Euskerazale bikain - bikaina,
    Jakintsuetan haundi dena.

    Arren, ez bada galdu euskera,
    Nere anaia maiteak !
    Galtzen badegu... galduak gera
    Gu eta gure semeak.
    Beti euskeraz hitz egin, bada,
    Oso zahar ta gazteak,
    Esan ez dedin denok gerala
    Euskaldun bihotz gabeak.

    • Euskara
    • hitzak : H : Iparragirre - M : G. Mendibil
    entzun :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  H : Iparragirre - M : G. Mendibil
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP