Udazken arratsaldetan
iluntzen duenean,
hostoak erortzen dira
negar tanten moduan.
Eta parke hutsetan azken besarkada,
esan nizun dama ez zela betiko.
Gure artekoa bukatua dago.
Gogoratzen al dun neska hasi ginenean,
Barre egiten genuen elkar begiratzean.
Eta parke hutsetan azken besarkada,
esan nizun dama ez zela betiko.
Gure artekoa bukatua dago.
Oroitzen al dun jaietan mozkortu ginenean,
elkar maitatu genuen izarren azpian.
Eta parke hutsetan azken besarkada,
esan nizun dama ez zela betiko.
Gure artekoa bukatua dago.
Jadanik berandu da agur esatea,
ez dela erreza aitor ezazu neska.
Musuka nazazu begiak itxita.