Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Galdegin Gauaren Ordezko Eguna >>
  • Galerianoaren Kantuak

    (Bordaxuri )

    Kantatzera nihazu alegera gabe,
    Ez baitut probetxurik trixtaturik ere ;
    Nehun ebatsi gade, gizonik hil gabe,
    Sekulakotz galerak enetako dire.

    Mila zortzi ehun’ta hamabortzgarrena
    Ni Hazparnen preso hartu nindutena ;
    Plumagaineko premu orok dakitena,
    Galeretan higatu beharko naizena.

    Ala zorigaitzeko premu izaitea !
    Harek eman baiteraut betikotz kaltea ;
    Aitari galdeginik sortzeko partea,
    Galeretan eman nau, hauxe duk dotea !

    Ene aita da gizon konsideratua,
    Semia galeretan du segurtatua ;
    Nun nahi otoitzean belaunikatua,
    Saindu iduri debru madarikatua !
    Ene lehen kusia, Cadet Bordaxuri,
    Fagore bat banuke galdetzeko zuri ;
    Ongi adreza zaite ene arrebari,
    Ene saltzeko zonbat ukan duen sari ?

    Aita aitzinean’ta arreba ondoko,
    Osaba burjes hori diru fornitzeko ;
    Ez ordian enetzat bi sei liberako,
    Galeretan bederen leher egiteko !

    Elizan sartzen dire debozionerekin ;
    Iduriz badoazila saindu guziekin ;
    Beren liburu eta arrosarioekin,
    Debruak pesta onik einen du heiekin.

    Zortzigarren bertsua anaiarendako ;
    Kontseilu bat banikek hiri emaiteko ;
    Ontsa goberna hadi, etzaut dolutuko,
    Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.

    Zuri mintzo nitzaizu, oi aita zilarra !
    Ardura dudalarik begian nigarra :
    Zure eta ene arraza Bordaxuritarra,
    Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.

    Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian,
    Burdinez kargaturik, oi presondegian ;
    Bai eta kopiatu denbora berian,
    Orok kanta ditzaten Hazparne herrian.

    Hok eman izan ditut, ez xangrinatzeko ;
    Ahide, adixkidek, kuraie hartzeko,
    Eta partikulazki, aita zuretako,
    Kantu hok aditzean, semiaz oroitzeko.

    • hitzak : Bordaxuri
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Bordaxuri
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP