Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Gauaren Ordezko Eguna Gazte Gazte Joan Nintzan >>
  • Gaueko Ele Ixilen Balada

    Gauaren lumez idazten doazen
    Ele ixilak nator kantatzen
    Jainko guztien atetan deitzen
    Asekaitz noa bizitzan barnatzen.

    Fruitu ukakorrak ditut usaintzen
    Amets aragikoitan ixurtzen
    Grinen zirrarek naute edertzen
    Gauaz maitaleen suan naiz erretzen.

    Ene gogozko egunsentian
    Druiden arpen oihartzunean
    Iheskor noa ohargabean
    Izkutuko oroitzapen bidetan.
    Udazken margoz andere lurra
    Emeki dator ene baitara
    Zimeldutako sinismen hura
    Jainkozko ikuituez laztantzera.

    Azmamiez ferekatzen dudan
    Belar ezearen funtsean
    Biluztuz noa lurkoi bidaian
    Oharpen zaharren dastatze gozoan.

    Itxaropena, zatoz nerekin
    Apainduaz jauntzi xuriekin
    Ene maitale nahi zaitut egin
    Aitonen semeen ohorearekin.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP