Gizon gazteak ezkontzeko behar ditu lau gauza :
lehen lehenik iduria, alegera bibotza,
dirua frango sakelan eta bizitzeaz ez lotsa (bis)
Horietarik hiru baditut laugarrena dut falta ; (bis)
bai iduria badut eta alegera bihotza,
dirurik ez dut bainan ordainez bizitzeaz lotsa !
Aldiz baditut hiru tatxa batto bainuke aski :
arno edale jokolari lanian ez ari nahi.
Hiru tatxa horien gatik neskatxek maite naute ni.