Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Gora Errioxa ! Gracias A La Vida Que Je Ha Da Do Tanto >>
  • Gora Ta Gora Beti

    Gora ta gora beti, bai gora Lapurdi !
    Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi.

    Gorantza doa agudo kapitala
    eta Lapurdi beti, dago apala,
    aldrebesturik dago mundu zitala
    konformatzen ez bagara ze pekatu mortala !

    Gurea ez da bizi-modu normala,
    lurra lantzeko haitzurra eta pala,
    lanaren truke kobratzen erreala.
    Benetan da miserable euskaldunon jornala.

    Munduan ezin bizi diteke hala,
    merkatuetan dena gora doala,
    etxera eta zopa guztiz argala,
    kriseiluen olioa ez da postre formala.

    Obrero eta nekazari leiala,
    zuena ez da errenta liberala.
    Diru zikinak putre motzak bezala
    botatzen dizu gainera hortxe bere itzala.

    Jabeek dute kontzientzi zabala,
    Kakastu dute gure lurren azala,
    baina Lapurdi ez da hain zerbitzala,
    burruka garbian dago hori da printzipala.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP