Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Greziako Itsasontzia Gu Gira Euskadiko >>
  • Greziar Ardo

    Ilundu zuen hiri handiko kale hotzetan
    bero bila sartu bainintzen ostatu hartan
    gizon bat hasi zitzaidan eleketan.
    Erbestean urtetan zela zidan kontatu
    herri minak bihotza nota zion samindu
    Greziako lur maitea ezin ahaztu.

    Hurbil hadi, topa nirekin oroitzapenari
    Greziako ardo beltz gozoari
    itsasoz bestaldeko sort herriari.
    Hurbil hadi kanta nirekin, ez utzi bakarrik
    ez duk munduan jauregi ederrik
    etxe goxoa balio duenik.

    Hondogabeko putzua zen haren tristura
    Irrian gorderik zeraman etsipen hura
    Umezurtzen sabeleko urradura.
    Edan genuen Dionisosen nektar gorria
    Baita dantzatu Sirtaki ta pasodoblia
    Hura zen bai mozkor ikaragarria

    Argitu zuen hiri handiko kale hutsetan
    Hamar bat ezkila nituen buruan dantzan
    Doinu zahar haren buzukiak bailitzan
    Ez dut Greziako lagunaz berririk jakin
    Opa diot etxekoekin elkartu dadin
    Ulises bezalaxe Penelopekin.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP