Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Haurra Hara Seaskatxoan >>
  • Haur Kanta II-III

    Zu bezalako haurrek
    lo egin dezaten,
    ilargia hasi da
    zerua pintatzen.
    Txoriak lotan daude
    hagitz da berandu,
    ilargiak erreka
    erdia edan du. 

    Izarrak hasi dira
    zeruan musuka,
    ilargia zelatan
    atzetik kukuka.
    Izar dago zerua
    honuntza begira :
    sehaska kulunkatzen
    noiz hasiko dira ?

    Etzaittu eramango
    mamuak aidean,
    sehaskan lo egiten
    duzun bitartean.
    Goiko lepo gainean
    ilargia duzu,
    zuregana heldu da
    ematera musu.

    Zaude lo goxo-goxo
    atorri artio,
    zuretzat kollare bat 
    ahaztu baitzaio.
    Kollarea jantzita
    eramango zaitu,
    bere lagun guztiak
    urruti baitittu.

    Ilargitik zintzilik
    ibiliko zera,
    kolunpio batean
    izarren antzera.
    Zeruak ikustean
    pentsatuko duzu :
    "Holako lagunekin
    nor ez zoriontsu ?"

    Eta lagun onena
    ekarriko dizu :
    "Tori izar bat zuretzat
    gustatzen bazaizu"
    Jostatuko zerate
    txirrista batean,
    eguzkiak argia
    esnatu artean.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP