Hemeretzi mende ta erdi du jadanik,
Jesukristo lurretik Zerurat iganik.
Bertsu berriak aurten kantatzen ditut nik
Euskal Herri maiteak gogorat emanik.
_
Aspaldian, gogoan, banuen desira :
Larrun mendi gainean aurten izan gira !
Xoraturik han nago, handikan begira,
Euskal Herrian toki ederrak baitira.
_
Ageri da Naparra eta Gipuzkoa,
Handik landa Lapurdi paregabekoa ;
gero Baxe-Naparra eta Xiberoa,
urrunago deitzen dut gaineratekoa.
_
Itsasoan, txalupak dabiltza arrantzan.
Ainitz gizon lurrean ari laborantzan.
Mendietan ere ba, gau egun artzaintzan
Horra, Euskal-Herrian, zer gisaz gabiltzan.
_
Itsaso distiranta, eder bezen haundi,
ageri da hemendik urdin (eder) eta argi,
arbasoek (aitattoek) utzia guretzat aspaldi,
bozkariatu gabe ez litake geldi.
_
Grazia eske nago Ama Birjinari :
Jar zaite, Zerutikan, ororen gidari,
emaguzu bakea mundu guziari,
zabal zazu Fedea Euskal Herriari.
_
Bertsu hauk eman ditut Lapurdi maitean,
Larrun mendi gainean den otelño batean.
Berritz etorriko naiz, lagunen artean,
Jainkoak plazer badu, heldu den urtean.
<< Herri
Hela ! Hela ! Hela ! >>
-
Hemeretzi Mende Ta
- hitzak :
- doinua :
- inrterpret :
- egokitzapena :
- diska :
- urtea :
- entzun :
- ikus :