Hogoigarren urterat ari naiz hurbiltzen
Eta neure oinetan tonba dut ikusten
Ni zertako mundurat etorria nintzen
Ondikotz ez sortzea neuretzat hobe zen
Sekulan zoriona zer den jakin gabe
Ainitz dut nik lurrean izan atsekabe
Lore sortu orduko istu baten pare
Biziaren uzterat guti naiz erabe
Ez ez enau izitzen ez ni herioak
Laster ken dezadala bizia Jainkoak
Seaskan galdu ditut nere burasoak
Zer diren eztut jakin etxeko gaixoak.